Michael Mackintosh Foot (Plymouth, 1913ko uztailaren 23a - Londres, 2010ko martxoaren 3a) ingeles politikaria izan zen.
Footek Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Alderdi Laboristako kide izan zen. Kazetari gisa lan egin zuen New Stateman egunkarian eta Tribune ezkerreko astekarian.
Parlamentuko kide izan zen 1945etik 1955era eta 1960tik 1992ra. Alderdi Laboristaren ezkerreneko hegalean kokatu zen eta Armagabetze nuklearraren eta Erresuma Batua Europako Ekonomia Erkidegotik erretiratzearen aldeko kanpaina sutsuki babestu zuen.
Komunen Ganberako buru izan zen 1976 eta 1979 artean. Alderdi Laboristako eta oposizioko burua izan zen 1980 eta 1983 artean. Ateo eta errepublikarrak, monarkiak eskaini zizkion ohoreak arbuiatu zituen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search